Baskonia, Barakaldo, Bansander eta Ermua, Iraurgi Cup-eko azken fasera

Uztarria.eus 2013ko eka. 3a, 13:45

Asteburuan, zapatuan eta igandean, jokatu da 2013ko Iraurgi Cup Txapelketako aurreneko fasea Garmendipeko zelaietan. 49 taldek hartu dute parte kanporaketetan, eta horietatik 25 Gipuzkoakoak izan dira. Lau talde sailkatu dira ekainaren 15ean eta 16an jokatuko den bigarren fasera: Baskonia, Barakaldo, Bansander eta Ermua. Lau horiek 2013ko Iraurgi Cup Txapelketa irabazteko lehian arituko dira hemendik bi asteburutara, Garmendipen.