Material birziklatuekin egindako eskulanen erakusketa Betharram aretoan

Uztarria.eus 2013ko mai. 31a, 20:48

Material birziklatuekin egindako eskulanen erakusketa ikusgai dago Betharram aretoan. Herriko ikastetxe guztietako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak  hartu dute parte bertan (Urola Ikastola, Karmelo Etxegarai, Ikasberri Ikastola eta  Iraurgi Ikastetxea). Agenda 21 proiektuaren baitan antolatu da ekimena. 

Erakusketa maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartean egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.