Igandean ospatuko dituzte Enparan kaleko Korputz jaiak

Uztarria.eus 2013ko mai. 31a, 18:33

Elizkaleko festetako Erretz Txapelketa, berriz, zapatuan (ekainak 1) egingo dute. Mendizaleen tabernan izango da, 16:00etan.

 

Datorren igandean, ekainak 2, ospatuko dituzte Korputz jaiak Enparan kalean. 10:00etan suzirien jaurtiketak eta txistularien kalejirak emango die hasiera festei. 12:00etan herri meza izango da Frantziskanetako elizan. Bertan, omenduei aurreskua dantzatuko zaie eta taldeko argazkia aterako dute.

13:00etan luntxa egongo da Irrintzi elkartean. Bazkaria 14:00etan izango da Baigeran. Bertan, omenduei oroigarria emango zaie, eta bertso saioa eta trikitilariak izango dira. 17:00etan trikitilariek Enparan kalean zehar egingo duten kalejirak emango die amaiera festei. 

Bazkarirako izen-ematea Baigeran egin beharko da. 

Elizkaleko Erretz Txapelketa, zapatuan

Urtero bezala, Elizkaleko Korputz jaietan antolatzen duten Erretz Txapelketa festak ospatzen hasi baino astebete lehenago izango da. Beraz, Erretz Txapelketa ekainaren 1ean, larunbata, egingo dute Mendizaleen tabernan, 16:00etan. Elizkaleko Korputz jaiak, berriz, ekainaren 6tik aurrera ospatuko dira.