Nepalgo umezurtzei laguntzeko, tonbola

Uztarria.eus 2013ko mai. 31a, 13:23

Gaur, ostirala, 18:00etan zabalduko dute tonbola, eta Sanjuandegiko festak bukatu bitartean irekita egongo da.

Child Bright Fundazioak Nepalen dituen proiektuak laguntzeko tonbola jarriko du Sanjuandegiko festetan. Gaur, ostirala, zabalduko dute 18:00etan, Iluntzeren ondoko lokalean, eta igandea bitartean egunero zabalduko dute.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Xajuandeiko Festa Batzordeari, lokalaren jabeei eta baita merkatariei ere, iaz baino produktu gehiago jaso dituztelako.