Soreasuko film komertzialen emanaldiak irailean hasiko dira berriz

Uztarria.eus | Kultura
2013ko mai. 29a, 16:58

Maiatzean amaitu da orain arte emititzen  ari zen filmen programazioa. Irailean ekingo diote berriz. Hala ere, udan zehar "sorpresaren bat" egon daitekeela ohartarazi dute. 

Maiatzarekin batera amaitu da Soreasu Antzokiko film komertzialen programazioa. 2012ko udazkenetik 2013ko negura bitartean iraun dute saio horiek. Ohiko modura, irailetik aurrera ekingo zaio berriz programazioari. 

Dena den, Udal kultura sailekoek jakinarazi dute litekeena dela uda partean "sorpresaren bat" izatea, eta zineak ateak irekitzea estrenaldiren bat ekartzeko modua bada. Ekainaren bukaera aldera edo uztailean zehar emango dute horren berri. 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu