Xoxoteko Eguna argazkitan

Uztarria.eus 2013ko mai. 29a, 12:44

Eguraldia lagun, joan den igandean, maiatzak 26, Xoxoteko Eguna ospatu zuten mendizale ugarik, eta Mendi Asteari bukaera bertan eman zioten Lagun Onak Mendi Bazkuneko antolatzaileek. Gaztetxoenek euren dominak jaso zituzten (argazkian) eta Xoxotera igo zirenek egun osoko festaz gozatzeko parada izan zuten. Lagun Onak Mendi Bazkunak Xoxoteko Eguneko hainbat argazki eskegi ditu webgunean.