Bertan txartelarekin ordaindutako erosketetan %5eko deskontua izango da, ekainaren 2a bitartean

Uztarria.eus 2013ko mai. 28a, 14:21

Bertan Elkarteko dendetan egindako erosketetan egingo dute %5eko deskontua. "Bezeroen fideltasuna saritzeko" antolatu dute kanpaina.

Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du abian, eta ekainaren 2a bitartean, Bertan Elkarteko dendetan Bertan txartela erabiltzen dutenek %5eko deskontua izango dute. 

"Bezeroen fideltasuna saritzeko antolatutako kanpaina" dela azaldu dute Bertanekoek, eta urtean zehar Bertan txartelarekin egindako erosketa guztiek puntuak ematen dituztela gogoratu dute.