Gaur emango dute Mendi Asteko aurreneko proiekzioa

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko mai. 21a, 10:33

Beaufort gazta, mendia eta eskiaren esentzia Pierra Mentan da gaurko proiekzioaren izenburua, eta Arkaitz Irureta, Iñigo Lariz, Iker Leonardo eta Joseba Elustondo mendizaleak izango dira hizlariak.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Asteko lehen proiekzioa izango da gaur, asteartea, 21:00etan, Azpeitiko mendizaleen egoitzan (Elizkalean). Gaurko emanaldiaren izenburua Beaufort gazta, mendia eta eskiaren esentzia Pierra Mentan da, eta Arkaitz Irureta, Iñigo Lariz, Iker Leonardo eta Joseba Elustondo mendizaleak izango dira hizlariak.

Mendi astearen egitaraua

Mendi Astea dela eta, aste guztirako ekitaldi desbedinak antolatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkuna elkarteak. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 21, asteartea: proiekzio emanaldia Lagun Onak M.Bko aretoan, 21:00etan."Beaufort gazta, mendia eta eskiaren esentzia Pierra Mentan", Arkaitz Irureta, Iñigo Lariz Leonardo eta Joseba Elustondoren eskutik. 

Maiatzak 22, asteazkena: proiekzio emanaldia Lagun Onak M.Bko aretoan, 21:00etan."Desafio Glaciar", Jonatan Larrañagaren eskutik. 

Maiatzak 23, osteguna: proiekzio emanaldia Lagun Onak M.Bko aretoan, 21:00etan."Kanadako zirko eskalaezinak, Lotus Flower Tower", Igor Mendizabal, Jabier Garciandia, Alvaro Ortiz eta  Jokin Larrañagaren eskutik. Proiektu hau 2012ko Joxe Takolo bekaren irabazlea izan zen. 

Maiatzak 25, larunbata: 10:00etatik 13:00tara eskalada praktikak egongo dira polikiroldegian, goizez urtean zehar ibilaldietan parte hartu duten gaztetxoentzat. 

Arratsaldez aurreko urteko Xoxoteko egunetik hona izandako gaztetxoen irteeren argazkien emanaldia egongo da, 16:30etan, Lagun Onak M.Bko aretoan. 

Maiatzak 26, igandea: Xoxoteko eguna ospatuko da, eta horrek emango dio amaiera Mendi Asteari. Irteera 09:00etan izango da, plaza nagusian. 12:00etan meza egongo da Xoxoten. Eguerdiko 12:45ean hildako mendizaleen alde lore eskaintza egingo da. Ondoren dominak banatuko dira. Egun guztian zehar trikitilariak, bertsolariak eta umeentzako jolasak egongo dira. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu