49 talde izango dira aurtengo Iraurgi Cup txapelketan

Uztarria.eus 2013ko mai. 16a, 12:39
Aurkezpeneko une bat.

49 talde horietatik 25 Gipuzkoakoak izango dira. Ekainaren 1ean eta 2an izango da txapelketako aurreneko fasea, eta lau talde onenek bigarren fasea jokatuko dute ekainaren 15ean eta 16an.

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten 2013ko Iraurgi Cup futbol txapelketa. Aurtengo txapelketan 49 taldek hartu dute parte, eta horietatik 25 Gipuzkoakoak izango dira. Hala nola, Barcelona, Real Madril, Athletico Madrid, Espanyol, Osasuna, Athletic Club, Antiguoko, Lagun Onak, Zaragoza, Sporting, Sevilla izango dira parte hartzaileetako batzuk.

Txapelketa bi fasetan jokatuko da. Aurreneko fasea, kanporaketena, ekainaren 1ean eta 2an izango da. Gero, lau talde onenak bigarren fasean izango dira, ekainaren 15ean eta 16an, Garmendipe futbol zelaian.

Atzoko aurkezpen ekitaldian izan ziren Meliton Rodriguez Iraurgi Cupeko lehendakaria, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkari Ramon Azkarate, Lagun Onakeko ordezkari Iñaki Ansola, eta txapelketako babesle diren La Caixako eta Halcon bidaiakeko ordezkari Unai Darretxea eta Maite Lazkano, hurrenez hurren.

Aurkezpenean parte hartu zuten guztiek azpimarratu zuten Iraurgi Cup bezalako txapelketek duten garrantzia, eta "elkarlana eta talde lana" sustatzen dituela azpimarratu zuten.

Ehundaka lagun Azpeitira

Txapelketaren asteburuetan bederatziehun bat lagun etorriko dira herrira. Jokalariak eta haien familiak zein entrenatzaileak herriko eta inguruetako hoteletan pasako dute asteburua, eta bi talde hegazkinez eta gainontzekoak autobusez etorriko dira Azpeitira. 

Txapelketaren inguruko antolakuntzan ehun bat boluntario dabiltzala jakinarazi zuten antolatzaileek, eta txapelketako lehenengo fasean, hilaren 15ean, Berdura Plazan bazkalduko dute jokalariek eta haien senideek. Bigarren fasean, hilaren 15ean, herriko hainbat soziedadeeta joango dira bazkaltzera.