Asfaltatze lanak bukatuta

Uztarria.eus 2013ko api. 30a, 20:15

Jose Antonio Agirre plaza aurreko errepidearen asfaltatze lanak amaitu dituzte dagoeneko. 130 metro luzeko errepide zati horrek eskoria edo zepa zuria zuen azpian, eta horrek zuloak sortzea erraztu zuela azaldu du Udalak. Konpontzeko, sakonean metro bat zulatu dute, zepa guztia ateratzeko. Modu horretan bidea ez dela berriro altxatuko adierazi dute udal ordezkariek. Lanek 53.000 euroko aurrekontua izan dute. (AZPEITIKO UDALA)