Nazioartekotzea jomuga

Uztarria.eus 2013ko api. 30a, 18:09

2013. ekitaldirako Nazioartekotzeko Beken Programa deialdia egin du Loiola Berrikuntza Fundazioak. Beka horiek eskatzeko epea irekita dago maiatzaren 20ra bitartean. Informazio eta xehetasun gehiago behar duenak 943 854011 edo 620048897 telefonoetara deitu, edota info@loiolaberrikuntza.org helbidera idatzi behar du. Bestetik, joan den apirilaren 22tik abian da Loiola Berrikuntzak eta Gipuzkoako Ganberak elkarlanean antolatu duten Enpresa txikien eta ertainen kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa formazio ikastaroa (argazkian), Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan emaren ari direna. (LOIOLA BERRIKUNTZA)