Istripua izan ostean, martxan da berriz lurrun trena

Uztarria.eus 2013ko api. 30a, 14:12

Azpeitiko Burdinbidearen Museoak lurrun trenean bisitariekin egiten dituen joan-etorriak berriz hasteko moduan izango dituzte datorren asteburuan. Oraindik ez dakite istripua zerk eragin zuen.

Eusko Trenbideak eta Euskal Trenbide Sareak jakinarazi dutenez, atzo, astelehena, jarri zuten berriro martxan Azpeitia eta Lasao arteko trenbidea. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Azpeitiko Burdinbidearen Museoak lurrun trenean bisitariekin egiten dituen joan-etorriak berriz hasteko moduan izango dituzte datorren asteburuan.

Istripua zerk eragin zuen ez dakite oraindik. Ibilaldiaren amaieran, lurrun trena bide okerrera, gainontzeko trenak aparkatuta egoten diren tokira, sartu eta geldiarazten ari zela egin zuen talka beste batekin.