Ionek eta Urrizak irabazi dute Soriako Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus 2013ko api. 29a, 13:09
Finaleko une bat. (Oriamendi)

40 eta 37 nagusitu ziren Ionek eta Urrizak, Ezkurra II eta San Miguelen kontra, Sorian.

Ion Etxeberria azpeitiar erremontistak eta Urrizak irabazi dute Udaberriko Erremonte Txapelketa-Soriako Magnesiten Sari Nagusia, Ezkurra II eta San Miguelen kontra 40 eta 37 nagusituta. Atzo, igandea, jokatu zuten finala, Sorian.

Partida hasieran Ion eta Urriza nagusitu ziren, eta Ezkurra II eta San Miguel markagailuan gerturatu baziren ere, hiru tantoren aldearekin irabaztea lortu zuten Ionek eta Urrizak.