Asier Cuevasek 100 kilometroko Europako txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2013ko api. 29a, 12:34

Ia lasterketa osoan aurrena joan zen Cuevas, eta 06:53:13 denbora behar izan zuen proba bukatzeko.

Asier Cuevas Azpeitiko bizilagunak irabazi zuen zapatuan 100 kilometroko Europako txapelketa, Belvesen (Frantzia). Ia lasterketa osoan aurrena joan zen Cuevas, eta 06:53:13 denbora behar izan zuen proba bukatzeko. Bigarrena Michel Bosch (06:56:47) izan zen eta Jose Antonio Requejo (06:57:01) hirugarren helmugaratu zen.

Cuevas 100 kilometroko lasterketan Espainiako txapeldun izan zen 2012an, eta Europakoan eta mundukoan laugarren postua lortu zuen urte hartan bertan.