Bihar ere liburuak salgai jarriko ditu Udalak

Uztarria.eus 2013ko api. 26a, 12:47
Asteartean ere Udalak argitaratutako liburuak salgai jarri zituzten.

Azpeitiko Udalak berak argitaratutako liburu guztiak salgai jarriko ditu bihar, zapatua, udaletxeko arkupetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Liburuaren Nazioarteko Eguna asteartean izan bazen ere, Azpeitiko Udalak berak argitaratutako liburu guztiak salgai jarriko ditu bihar, zapatua, udaletxeko arkupetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Liburu bakoitza bost euroan salduko dute. 

Bestalde, Iraurgi Ikastetxeak bat egin du Hamar ipuin Ederrentzat ekimenarekin. Bihotzeko arazo larria duen Bilboko mutiko bat da Eder, eta hari laguntzeko Udalak Libruruaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzekin bat egin du Iraurgik. Hori dela-eta, Ederri laguntzeko liburuak salgai jarriko dituzte postuetan.