Merkatariak sare sozialak lantzen

Uztarria.eus | Ekonomia
2013ko api. 23a, 18:26

Sare sozialei etekina ateratzen ikasteko aukera berria dute egunotan Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariek -orain bi hilabete ere aritu ziren-. Atzo, astelehena, hasi zen Urola Ikastolak antolatu eta Bertan eta Herrixen merkatari elkarteek babestutako VIII. Informatika Astea. Lehen saioan (argazkian), Merkatari! Ez izan sare sozialen beldur! hitzaldia eman zuten Eneko Astigarragak (Deustuko Unibertsitateko DBS - Deusto Business School-eko irakaslea) eta Mikel Lizarraldek (CodeSyntax-eko marketin arduraduna). Sare sozialak zer diren, zertarako erabiltzen diren, merkatarien ikuspuntutik eman daiteken erabilera, eskaintzen dituzten abantailak, arriskuak... izan zituzten hizpide. (BERTAN)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu