Hondakinen atez ateko bilketaren kontrako 2.100 sinadura bildu dituzte

Uztarria.eus 2013ko api. 22a, 12:35

Joan den uztailean hasi zuten hondakinen atez ateko bilketaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko sinadura bilketa herrian. 2.100 sinadura bildu dituzte, eta hondakinen bilketari "zentzuzkoa eta bideragarria" den irtenbidea emateko eskatu dute jeltzaleek.

Azpeitiko EAJk jakinarazi duenez, hondakinen atez ateko bilketaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko 2.100 sinadura bildu dituzte Azpeitian. Udalari "herritarren aldarria aintzat hartzeko eta hondakinen bilketari "zentzuzkoa eta bideragarria" den irtenbidea emateko eskatu diote jeltzaleek. Era berean, 2014an Lapatx ixteko pausoak ematen jarraitzeko eskatu diote Udal gobernuari.

EAJren ekimenez, joan den urteko uztail erdi aldean hasi zuten hondakinen atez ateko bilketaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko sinadura bilketa.