Merkataritza eta sare sozialen inguruko hitzaldi eta tailerrak izango dira datorren astean

Uztarria.eus 2013ko api. 17a, 13:03

Urola Ikastolak antolatutako, eta Bertan eta Herrixen merkatari elkarteek lagundutako Informatika Astea izango da datorrena, eta merkatariei zuzendutako hainbat tailer eta hitzaldi izango dira Urola Ikastola BHI-k Azkoitian duen eraikinean.

Urola Ikastolak antolatutako, eta Bertan eta Herrixen merkatari elkarteek lagundutako VIII. Informatika Astearen baitan, datorren astean, hilaren 22tik 26ra bitartean, merkataritza eta sare sozialak uztartzen dituen hainbat hitzaldi eta tailer izango dira, Urola Ikastola BHI-k Azkoitian duen eraikinean. 

Hilaren 22an, astelehena, 14:30ean hasita, Merkatari! Ez izan sare sozialen beldur! hitzaldia izango da. Hurrengo egunean, apirilaren 23an, Nola atera etekina Twitterri nire negozioan izenburupean izango da hitzaldia, 14:30etik aurrera. Asteazkenean, berriz, Facebook-en nago eta orain zer? tailerra eskainiko dute 14:30ean hasita. Apirilaren 25ean, ostegunean, Medal of honor jokoaren txapelketarekin emango diote bukaera hitzaldi zikloari.