Argizaiola Sariko argazkiekin erakusketa, Betharramen

Uztarria.eus 2013ko api. 5a, 19:39

Apirilaren 6tik 25era, Euskal Herriko argazkilari elkarteen federazioak antolatutako lehiaketako 49 lan ikusgai izango dira.

Argizaiola Sariko hainbat argazki Azpeitian ikusgai izango dira apirilean zehar, Betharrameko aretoan jarriko duten erakusketan. Hain zuzen ere, gai askotako 49 lan dira hilaren 6tik 25era irekita izango den erakusketan ikusi ahal izango direnak. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta igandetan 12:00etatik 14:00etara izango da erakusketaren ordutegia.

Argizaiola Saria Euskal Herriko argazkilari elkarteen federazioak urtero antolatu ohi duen lehiaketa da, "txapelketen txapelketa", antolatzaileek dioten bezala. Izan ere, elkarteek urtearen barruan antolatzen dituzten lehiaketetan irabazle izan diren argazkilariak dira Argizaolan parte hartzen dutenak, federazioak gonbidatuta.

2012ko Argizaiola Sariko argazkiak ikus daitezke Flickr-eko orri honetan.