Nazioarteko Gazteen Futbol Txapelketako bi partida izango dira Garmendipen, igandean

Uztarria.eus 2013ko mar. 27a, 14:22
Igancio OtaƱo eta Jon Guridik azpeitiarrek hartuko dute parte txapelketan. (Lagun Onak)

16:00etatik aurrera, Realaren eta Osasunaren nahiz Betisen eta Nagoyar Grampusen arteko partidez gozatu ahal izango da. Bi azpeitiarrek hartuko dute parte txapelketan: Jon Guridik Realarekin eta Ignacio Otañok Gipuzkoako Konbinatuarekin.

Realak antolatuta, XXIX. Nazioarteko Gazteen Futbol Txapelketa jokatuko da martxoaren 29tik apirilaren 1era. Gipuzkoako hainbat herritan, tartean Azpeitian, izango dira partidak, eta zortzi talde ariko dira nor baino nor.

A taldean Villarreal, Osasuna, Esporte Clube Vitoria eta Reala lehiatuko dira. Aldiz, B taldean, Espanyol, Betis, Nagoya Grampus eta Gipuzkoako Konbinatua. Bi azpeitiar jokalarik hartuko dute parte txapelketan; Jon Guridik Realarekin eta Ignacio Otañok Gipuzkoako Konbinatuarekin.

Txapelketako bi partida jokatuko dira igandean Garmendipe futbol zelaian. 16:00etatik aurrera jokatuko dute Reala eta Osasunak, eta Betisek eta Nagoyar Grampusek, 17:30ean hasiko dute bigarren partida. Sarrera zazpi euro ordaindu beharko da, eta dirua Realarentzat izango da.