Gaur izango dute odol-emaileek hileko zita

Uztarria.eus 2013ko mar. 27a, 10:51

17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan.

Hileroko azken asteazkeneroko legez, gaur izango da martxoko odol ateratzea, 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan. Azpeitiko odol-emaileen elkarteko kideek esan dutenez, "garrantzitsua da jendea, eta batez ere gazteak, gizartean dagoen odola emateko beharraz jabetzea".