Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2013ko mar. 26a, 13:22

DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da ikastaroa, apirilaren 8tik 26ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara. Izena eman edo informazioa nahi dutenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du apirilerako. DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da, apirilaren 8tik 26ra. Hiru astean emango dituzte eskolak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.

Ikastaroa egin nahi dutenek 100 euro ordaindu beharko dute eta ikastarorako materiala jasoko dute izena ematen dutenek. Ikasleek, hala nahi izanez gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen badituzte DYAk ematen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatean bi kreditu jasotzeko aukera ere bai.

Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute.