44 urteko kartzela zigorra Manex Castrorentzat eta absoluzioa Iraitz Santa Cruzentzat, Inazio Uriaren hilketa argitzeko epaiketan

Uztarria.eus 2013ko mar. 19a, 18:12

Eitb.com-en zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera Castrok auto bat utzi zuen ETAko kideen esku, eta ETAko kideak auto horretan joan ziren hilketan erabili zuten ibilgailua lapurtzera; hilketa eta ETAko kidea izatea ere egotzita, 59 urteko zigorra eskatua zuen fiskalak haren kontra. Santa Cruzi dagokionez, frogatutzat eman dute ETAko kideei autoa utzi zienean ez zekiela atentatu bat egiteko zela.

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur, asteartea, jakinarazi ditu Inazio Uriaren hilketarekin lotuta joan den urtarrilaren 30ean epaitu zituzten Manex Castro eta Iraitz Santa Cruzen epaiak: Castrori 44 urteko kartzela zigorra ezarri diote, eta Santa Cruz absolbitu egin dute.

Eitb.com-en zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera Castrok auto bat utzi zuen ETAko kideen esku, eta ETAko kideak auto horretan joan ziren hilketan erabili zuten ibilgailua lapurtzera. Hilketa eta ETAko kidea izatea ere egotzita, 59 urteko zigorra eskatua zuen fiskalak haren kontra, baina azken hori ez dute frogatu. Castrok atentatua burutzeko "laguntza eraginkorra" eta "ezinbestekoa" eman zuela dio epaiak. Santa Cruzi dagokionez, frogatutzat eman dute ETAko kideei autoa utzi zienean ez zekiela atentatu bat egiteko zela.

2008ko abenduaren 3an hil zuen ETAk Inazio Uria, Loiolan, tiroz. Altuna y Uria Azpeitiko enpresako arduradunetakoa zen eta 71 urte zituen.