Juan Jose Ibarretxe aho bizarrik gabe

Uztarria.eus 2013ko mar. 13a, 15:17

Atzo, asteartea, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi eta Agirre Lehendakari Center-eko zuzendari izendatu berriaren eta Oihana Elduaien Berria egunkariko kazetariaren arteko solasaldia izan zen Sanagustin kulturgunean. 200 lagun izan ziren, eta ordubete pasatxoko saioa izan zen. Aho bizarrik gabe ekimeneko bigarren solasaldia izan zen. Laster igoko ditugu solasaldiaren bideoa eta kronika.

Hurrengo solasaldia maiatzean izango da eta Benito Lertxundi abeslaria izango da gonbidatua.

Joan den otsailaren 20an, Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendariarekin hasi zen solasaldi zikloa. Hemen solasaldiaren bideoa. 

Uztarria Komunikazio Taldeak, Sanagustin kulturguneak eta Kultur Mahaiak, Urola Kostako Hitza-k eta Erlo Telebistak elkarlanean antolatu dituzte solasaldiak.

Sanagustin kulturguneko webgunean atzoko solasaldiko argazkiak ikusgai.