Bilbon bere buruaz beste egin zuen gizonezkoa gogoan

Uztarria.eus 2013ko mar. 11a, 11:49

Joan den ostiralean Bilbon bere buruaz beste egin zuen gizonezkoa gogoan izan zuten hainbat herritarrek. Elkar-ekin taldeak antolatuta, zapatuan egin zuten elkarretaratzea plazan, eta "eskubideak duintasunez defendatzeko" eskaria egin zuten bertaratutakoek. 

Konzentrazioaren bukaeran Elkar-ekin taldeko lagun batek hartu zuen hitza, eta "antzeko gertaeren aurrean erantzuteko beharra" azpimarratu zuen. Gainera, antzeko kasuen aurrean ahalik eta eperik motzenean erantzuteko, protokolo bat prestatzen ari direla azaldu zuen. Horrez gain, aurrera begira asmo berriak dituztela, eta horretarako herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen.