Aurkeztu dute Zurutuzaren aldeko peña

Uztarria.eus 2013ko ots. 28a, 12:08

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten 'Garoa taldea aurrera Zuru' peña, Garoa kafetegian. Han izan zen David Zurutuza Realeko jokalaria, eta Mikel Aranburu, Tomas Orbegozo, Juan Antonio Larrañaga, Eñaut Zubikarai eta Salva Iriarte, besteak beste. Jende ugari bertaratu zen ekitaldiaz gozatzera, eta Zurutuzak bere izendun elastikoa oparitu zien peñakoei.