Hondakinen %32 gaika jaso ziren iaz, Azpeitian

Uztarria.eus | Gizartea
2013ko ots. 27a, 16:02

Urola Erdian, 2012an, 13.323.767,01 kilo hondakin sortu ziren. Horietatik 8.995.196 kilo (%67) zuzenean Lapatxeko zabortegira bota ziren, eta 459.163,01 kilo (%33) izan ziren gaika bildu eta birziklatze plantetara eramandakoak. Hemen, iazko zenbait datu.

 

Urola Erdiko Mankomunitateak gaur, asteazkena, jakinarazi ditu eskualdeko hondakinen inguruko 2012ko datuak. Urola Erdian, 2012an, 13.323.767,01 kilo hondakin sortu ziren. Horietatik 8.995.196 kilo (%67) zuzenean Lapatxeko zabortegira bota ziren, eta 459.163,01 kilo (%33) izan ziren gaika bildu eta birziklatze plantetara eramandakoak. Dena den, Orkatz Goenaga Ingurugiro teknikariak azaldu duenez, "gaikako bilketa tasa goraka doa, eta hamar urtean hamar puntu igo da". Azpeitian, esaterako, gaika hondakinen %32 jaso zuten iaz, eta nahastuta, gainontzekoa.

"Birziklatzea merkeagoa da, eta kalte ekologikoa ekiditeaz gain, gizakiaren kontzientzia garatzea dakar", gaineratu dute. "Ontzi grisetatik jasotako errefusa tonako 119,90 euro ordaindu ditugu, eta eskualdean, orotara, milioi bat euro baino gehiago. Aldiz, hondakina organikoen tratamenduak 65,57 euroko kostua du, eta 26.650 euro ordaindu ditugu".

Leire Etxaniz Makomunitateko lehendakari eta Azpeitiko zinegotziak azaldu duenez, "alde handia dago errefusarentzako edukiontzietatik ata gainerako sailkatutako edukiontzietatik jasotzen den hondakin kopuruaren artean. Kilo kopuru handiena edukiontzi grisetatik jasotzen da, horrek dituen ondorio ekonomiko eta ekologikoekin". 

Hondakin organikoen bilketan ere igoera egon da joan den urtean. Etxanizek "igoera, batez ere, autokonpostatzearen ohituraren zabalkundeari dagokio. Herrietako bosgarren edukiontziekin saiakera eginagatik, aldaketa eta igoera, hainbat herri eta auzotan jarri den auto eta auzokonpostari dagokio". 

Errefusaren kopuruak "harrigarriak" direla gaineratu du Mankomunitateko lehendakariak: "Azpeitian, adibidez, 306 kilo errefusa bildu ditu Mankomuniteak urteko eta biztanleko. Horren arabera, azpeitiar bakoitzak 300 kilotik gora errefusa sortu du, eta eskualde osoko bataz bestekoa 286 kilokoa da. Dena den, errefusaren joera beheranzkoa da; krisi ekonomikoagatik, sentsibilizazio kanpainengatik...".

Urola Erdiko Mankomunitatearen hurrengo erronka nagusia "ahalik eta hondakin gutxiena sortzea da, eta horretara bideratuko ditu bere lanak 2013. urtean", erantsi du Etxanizek.

 

Bidali:  

Erantzunak

gaztie | 2013-02-28 : 14:34

Lotsagarria, penagarria, nazka, amorrua, negargura....

Utzi gezur, manipulazio eta interesak alde batera eta sortu dezagun beharrezkoa den eztabaida guk sortutako kaka behar bezala gestionatzeko!

Kendu dezagun edukiontzi grisa behin betiko, nor gara gu munduko errekurtso guztiak ustiatu eta horren ordez zaborra besterik ez eskeintzeko?

Terrorista ekologiko hutsak gara, ama lurrak ordainaraziko digu.

MeMe | 2013-03-04 : 11:25

Guztiz ados, Gaztie... interes partidistak ta politikeo kontuek utzi ta behingoz gauzek natul eitie komeni... ta ama lurra ya ai zaigu ordainarazten... erderaz esatean bezela "cuesta abajo y sin frenos"...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu