Losintxa lehiaketa antolatu du Korrika Batzordeak

Uztarria.eus 2013ko ots. 27a, 11:28

Parte hartu nahi dutenek herriko ikastetxeetan edo Korrale zein Orkatz tabernetan jarritako kaxetan sartu beharko dute losintxa, martxoaren 8a baino lehen. Irabazleak Bertan Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko balea jasoko du.

Korrika kulturalaren harira, losintxa lehiaketa antolatu du Azpeitiko Korrika Batzordeak. Parte-hartu nahi dutenek herriko ikastetxeetan edo Korrale, Orkatz eta Iraurgi tabernetan zein Sanagustin kulturgunean jarritako kaxetan sartu beharko dute losintxa, paper batean idatzita. Bestela, botazurelosintxa@gmail.com helbidera ere bidali daitezke losintxak, eta horiek herria zehaztu beharko dute mezuan.

Losintxak bidaltzeko azken eguna martxoaren 8a, ostirala, izango da. Losintxak originala eta ez sexista izan behar du, eta kontuan hartuko dituzte euskararen aberastasuna eta zuzentasuna. Epai-mahaia Jose Luis Otamendik, Aintzane Agirrek eta Emakumeen Mahaiko kide batek osatuko dute. Sari banaketa martxoaren 20an, Korrika herritik pasatu baino lehen izango da. Irabazleak Bertan Merkatarien Elkartean gastatzeko 50 euroko balea jasoko du.