Bidanian kateak behar dituzte ibilgailuek

Uztarria.eus | Besterik
2013ko ots. 25a, 10:16

Azken ordukoa (asteartea, 12:53): Mandubian ez dute katerik behar ibilgailuek. Urraki eta Azkarate irekita daude bai auto eta bai kamioientzat, baina elurra dela-eta, kontuz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. 

Urraki zabalik dago, baina arretaz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. (Maddi Mendizabal)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iragarritako moduan, elurra izan da protagonista asteburuan eta astearen hasieran Azpeitian eta inguruetan. Gaur, asteartea, ez da arazo handiegirik inguruko mendate eta errepideetan.

Urraki eta Azkarate zabalik daude ibilgailu guztientzat, baina elurra dela-eta, kontuz gidatzea gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak. Mandubia garbitu dute, eta ibilgailuek ez dute katerik behar dagoeneko. Bidanian oraindik kateak behar dituzte autoek zein kamioiek. 

Azpeititik Errezilera Urrakitik joan behar dute ibilgailuek, GI-2634 errepidea itxita dagoelako luizi baten ondorioz

Mendateen egoera ikusteko egin klik hemen.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu