Biodantza erakustaldia antolatu dute gaurko

Uztarria.eus | Aisia
2013ko urt. 31a, 08:49

Ekilore Yoga Zentroan, Sanjuandegin, izango da 18:30etik 20:15era bitartean.

BiodantzaBai Elkarteak Azpeitian Biodantzako talde berri bat martxan jartzeko asmoa du, ostegunetan 18:30etik 20:15era, Ekilore Yoga Zentroan, Sanjuandegin. Biodantza zertan den erakusteko gaurko saio bat antolatu dute Ekilore Zentroan bertan. Nahi duen guztientzako saioa izango da gaurkoa, 18:30etik 20:15era bitartean. Biodantza, mugimenduaren, musikaren eta kantuaren bidez bizipenak sortzeko sistema da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu