Imanol Eliasen familiak eskerrak eman ditu haren heriotzaren aurrean jasotako babesa eta berotasunagatik

Uztarria.eus 2013ko urt. 30a, 14:07

Ixiar Oiarzabal Imanolen emazteak eta Asier Osa semetzakoak eskerrak eman nahi dizkiete azken agurrean parte hartu zuten guztiei. 

Imanol Eliasen familia guztiak, eta Ixiar Oiarzabal haren emazteak eta Asier Osa semetzakoak batez ere, eskerrak eman dituzte haren heriotzaren aurrean jasotako babesa eta berotasunagatik. Ixiar Oiarzabalek Uztarriari jakinarazi dionez, "eskerrak eman nahi dizkiogu azken agurrean parte hartu zuten guztiei. Eneko Etxeberria alkateari, udaleko zinegotzi guztiei eta alkate izandakoei ere bai, eta baita Udal Musika Bandari, txistulariei, dantzariei eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariari ere. Gorrotxategiren bertsoak ez nituen espero, gainera, eta hunkigarria izan zen guztia".

Joan den zapatuan zendu zen Imanol Elias Donostian, ospitalean, minbiziaren kontra borrokan denbora luzez aritu ondoren. 77 urte zituen azpeitiarrak.