Ekonomiaren alde ezkutuez hitzaldia izango da bihar

Uztarria.eus | Gizartea
2013ko urt. 30a, 12:36

Benetakoak (ez) diren krisiei eginiko begirada feministak izenburu hartuta, 19:00etan hasiko da solasaldia, Emakumeen Txokoan.

Ekonomiaz hitzaldia antolatu dute biharko, osteguna, Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. Benetakoak (ez) diren krisiei eginiko begirada feministak goiburu hartuta jardungo du solasean ekonomian doktorea den Amaia Perez Orozkok. Antolatzaileen arabera, "ekonomiaren alde ezkutuez ariko gara, nola alderdi horiek krisi garaian koltxoi moduan erabiltzen diren".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu