Alicia de Miguel: "Aukera asko daudela ikustea da tailerraren funtsa"

Urola Kostako Hitza 2013ko urt. 30a, 13:28
Alicia de Miguelek eskainiko du materialak birziklatuz mozorroak egiteko tailerra.

Materialak birziklatuz mozorroak egiteko aukeren eta moduen inguruko tailerra izango da etzi, ostirala, Emakumeen Txokoan, 17:00etatik 20:30era. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Materialak birziklatuz mozorroak egiteko aukeren eta moduen inguruko tailerra antolatu dute Emakumeen Txokoan, etzirako. Alicia de Miguelek (Donostia, 1968) gidatuko du saioa, 17:00etatik 20:30era, eta doan izango da. Bertan parte hartu nahi dutenei aurrez izena eman dezaten eskatu diete antolatzaileek. Inskribatzeko Emakumeen Txokora edota Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailera jo beharko da.
 
De Miguel "ilusioz beteta" dator Azpeitira, bereziki inauteriekin lotuta emango duen aurreneko tailerra delako Emakumeen Txokoan emango duena. Batik bat antzerkirako eszenograļ¬ak eta jantziak egitea du ogibide. Xanti Rodriguez argazkilari azpeitiarraren hainbat lanetan ere parte hartu du estilista gisa, eta orain ipuin baterako ilustrazioak egiten ari dela dio. "Sorkuntzarekin, eskuarekin eta marrazkiarekin zerikusia duen guztiari heltzen diot".
 
Inauterietako mozorroak materiala birziklatuz nola eginda tailerraren gaia. Nolakoa izango da tailerra?
 
Ikusentzunezko ikuskizunetarako eta antzerkirako egiten ditudan janzkeretatik sortu da tailerra. Jantziak edota janzkerak egiterako orduan material asko birziklatzen dut. Hori dena inauteriekin uztartzea izango da tailerrean egingo dudana. Aurreneko zatian, argazkiak eta birziklatutako materialarekin egindako jantzi batzuk erakutsiko ditut; irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duelakoan. Horrek ateak edo aukerak zabaltzeko balioko du. Era berean, diseinuaren oinarrizko ideia batzuk azalduko ditut; diseinuarekin berarekin zer azaldu, lortu, transmititu edo komunikatu nahi dugun nola lortu azaltzen ere saiatuko naiz.
 
Askotariko materialak nola landu ere aztertuko al duzue?
 
Bai, material desberdinek eskaintzen dituzten aukerak eta nola manipula ditzakegun ere ikusiko dugu; margotzeko, tolesteko, zimurtzeko, itsasteko... Material guztiak ezin ditugumodu berean erabili. Beraz, efektu desberdinak lortzeko trikimailuak ere azalduko ditut; hori asko erabiltzen da antzerkian. Tailerra bukatzeko ahalegin edo esperimentu bat ere egingo dugu, zerbait zehatza eginez. Hiru orduko saioa izango da, eta dena nahi bezala egiteko aukerarik ez dugu izango, baina ahaleginduko gara zerbait sortzen.
 
Tailerreko parte-hartzaileek etxetik ideiaren bat eramatea nahiko al zenuke?
 
Ni jendearen ideiak jasotzeko prest nago. Baten bat buruan ideia bat duela etortzen bada tailerrera, hori garatzen saiatuko gara bukaeran, eta bestela zerotik zerbait sortuko dugu bertan: bururako zerbait, hanketarako... Daukagun horrekin esperimentatuko dugu. Posible dela ikustea da kontua; aukera asko daudela ikustea da tailerraren funtsa.
 
Azpeitian egingo duzun tailerraren antzekorik eman al duzu aurretik?
 
Inauteriekin lotuta emango dudan aurrenekoa da Azpeitikoa, eta ilusio handia egiten dit. Karnabalak espektakulutik asko du, eta aukera asko eskaintzen ditu fantasiarako eta sorkuntzarako.
 
Beraz, gogoz al zatoz Azpeitiko tailerra ematera?
 
Bai, ilusio handia dut, benetan. Baita gogoa ere, eta uste dut hori oso garrantzitsua dela. Gozatzen dudan lan bat da, eta gainera tailerrek parte hartze handia izaten dute. Hau oso jende gutxik egiten du, eta interesa dutenei nik neure esperientziatik zer eskaini edukitzea eta horri zukua aterako diodala jakitea polita da. Niretzat oso pozgarriada.
 
Azpeitian zure lanaren berri Xanti Rodriguezen lan batzuri esker dakigu. Esaterako, berak eta Fernando Morillok egindako Itzalen sua lanean parte hartu duzu.
 
Xantirekin egin dudan lana, batik bat, pertsonaiak sortzean oinarritu da; denak oso fantastikoak eta futuristak. Azken lan hori mitologiarekin lotutakoa da, eta beste dimentsio batizan du. Pertsonei gizatasuna kentzea zen oinarria, etahori sorkuntza aldetik oso interesgarria da.