Inauterietako kontzertua igandean

Uztarria.eus 2013ko urt. 30a, 11:50

Azpeitiko Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak eskainiko dute emanaldia, 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Igandean, hilak 3, Azpeitiko Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak inauterietako kantuen emanaldia dute, 13:00etan, Sanagustin kulturgunean. Bi taldeen emanaldia ari den bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek herriko inauterietan ateratako argazkiak proiektatuko dituzte.

Igande arratsaldean, Bebe akustikoan kontzertua izango da Sanagustinen. 20:00etan hasita.