Kaldereroen konpartsan Azpeitiko Gaztetxeak ere parte hartuko du aurten

Urola Kostako Hitza | Festak
2013ko urt. 30a, 10:50

Larunbatean 19:00etan abiatuko da gaur, gazte eta helduen kalderero konpartsa Arana kaletik. 

Iazko kaldereroen konpartsan parte hartu zutenen irudi bat. (Nerea Uranga)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Inauteriak ate joka dira, eta trapu zaharrak kalera ateratzeko garaia iritsi da. Asteburuan kaldereroen festa izango da Azpeitian. Larunbatean 19:00etan abiatuko da kaldereroen konpartsa Aranetik.

Aurten gainera, festa indartu egingo da, Azpeitiko Gaztetxeak eta Haujijijai festa batzordeak kalderero egunerako egitaraua antolatu baitute, elkarlanean. Ostiralerako kaldereroetarako entsegua antolatu dute, 19:00etan, Gaztetxean bertan. Han, larunbaterako konpartsarako prestaketak egingo dituzte. Larunbatean, berriz, konpartsan irten aurretik Gaztetxean, txotxarekin lagunduta afari merienda egiteko elkartuko dira, 17:30ean. Ondoren, Gaztetxetik irten eta kaldereroen konpartsarekin bat egitera joango dira Aranera.

Azpeitiko Gazte Asanbladatik inauterien aurreko kaldereroen festan parte hartzera animatu dituzte herriko gazteak.

Aurreko urteetan bezalaxe, larunbateko kaldereroen konpartsan Azpeitiko Musika Bandak ere parte hartuko du eta bi karro aterako dituzte, astoekin. Haurren taldea gidatzen Ignacio Regil Matxote-k irtengo du. Aranetik irten eta aurrena San Martin egoitzara bisita egingo dute kaldereroek. Ondoren, plaza nagusira joan eta alde zaharreko kaleetan kalejira egingo dute. Bukaera, herriko plazan emango diote. Kalejiran, Trapu zaharrak eta Kalderero martxaabestuko dituzte.

Larunbateko festa goizaldera arte luzatzeko aukera ere egongo da. Sanagustin kulturgunean UK Bill eta Lauroba taldeen kontzertua izango baita, 23:00etan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu