Inazio Uriaren hilketaren inguruko epaiketa, Madrilen

Uztarria.eus 2013ko urt. 30a, 10:04

Gaur, asteazkena, Inazio Uriaren hilketagatik auzipetuta dauden sei ustezko etakideetako bi, Manex Castro eta Iraitz Santa Kruz, epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. 59 eta 10 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat, hurrenez hurren. EITB-k gaur hasi den epaiketaren bideoa egin du.

Gaur, asteazkena, epaituko dituzte Inazio Uriaren hilketagatik auzipetuta dauden sei ustezko etakideetako bi, Manex Castro eta Iraitz Santa Kruz, Madrilen, Espaniako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak 59 urteko kartzela zigorra eskatu du Castrorentzat eta 10 urtekoa Santa Kruzentzat.

Castrori hilketa, ETAko kide izatea, auto lapurreta eta legez kanpoko atxiloketa egozten dizkio fiskalak. Castrorekin batera ETAko kide izatea eta Uria hiltzeko autoa uztea, berriz, Santa Kruzi. 

Ministerio Publikoak akusatuek kalte-ordainak ematea ere eskatu du; 160.000 eurokoak Uriaren alargunarentzat, eta 240.000 eurokoak seme-alabentzat.

Dena dela, ez dira Castro eta Santa Kruz ustez Uriaren hilketarekin lotura duten bakarrak. Izan ere, 2010eko otsailaren 28an Beñat Aginagalde atxilotu zuen Frantziako Poliziak Uria hil izana leporatuta.

EITB-k gaur hasi den epaiketaren bideoa jarri du bere webgunean. Ikusteko klikatu hemen.

2008ko abenduaren 3an hil zuen ETAk Inazio Uria, Loiolan, tiroz. Altuna y Uria Azpeitiko enpresako arduradunetakoa zen eta 71 urte zituen.