Herri-bideen inbentarioari alegazioak aurkezteko epea luzatu egin dute

Uztarria.eus 2013ko urt. 29a, 19:34

Hasieran urtarrilaren 15ean amaitzekoa bazen ere, otsailaren 28a da orain epe-muga berria. Dokumentua ikusi nahi duenak udaletxean du eskuragarri, bulego orduetan.

Udalak luzatu egin du herri-bideen inbentarioari alegazioak aurkezteko epea. Abenduko udalbatzarrean behin-behineko onarpena eman zioten agiriari eta, orduan, urtarrilaren 15a arteko epea ezarri zuten, herritarrek alegazioak edota ekarpenak egiteko. Orain, berriz, otsailaren 28a arte luzatu dute epe hori. Dokumentua ikusi nahi duenak udaletxean du eskuragarri, bulego orduetan.

Inbentarioaren jendaurreko aurkezpena ere egin zuen Udalak, joan den urtarrilaren 7an, eta agiria osatu duen enpresaren teknikariak ere izan dira azken asteotan Azpeitian, herritarren zalantzak argitzen laguntzeko asmoarekin.