Azken agurra eman diote Imanol Eliasi

Uztarria.eus 2013ko urt. 28a, 20:11

Antzerkian harekin aritutakoek, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek, Kultur Mahaikoek, garai bateko eta gaur egungo udal ordezkariek... Guztiek bat egin dute gaur, astelehena, Imanol Elias Odriozolaren familiarekin, Azpeitiko kultur gizon, historialari eta alkate ohiari azken agurra emateko. Udaletxean egon da Eliasen hilbeila, eta handik eraman dute parrokiaraino, hileta ordurako, segizioaren aurretik Banda eta txistulariak zirela.