Bihar hasiko da Gabonetako Iraurgi Cup

Uztarria.eus 2012ko abe. 28a, 12:05

Bihar, zapatua, eta etzi jokatuko da txapelketa, Azpeitiko eta Zestoako futbol zelaietan. Guztira, 35 futbol taldek eta 650 lagunek hartu dute parte bertan.

Bihar, zapatua, eta etzi jokatuko da Gabonetako Iraurgi Cup Azpeitiko eta Zestoako futbol zelaietan. Guztira 35 futbol taldek hartuko dute parte txapelketan, zazpi multzotan banatuta. Guztira 102 futbol partida jokatuko dira, eta txapelketan zuzenean 650 lagunek hartuko dute parte. Bihar, zapatua, 08:30ean hasiko da txapelketa, parte hartzaileei harrerarekin.

Informazio gehiago hemen.