Iraurgiko ikasleen jaialdia izango da bihar, pilotalekuan

Uztarria.eus 2012ko abe. 14a, 11:29
17:00etan hasiko da jaialdia.

Bihar, zapatua, izango da gabonetako ikuskizuna pilotalekuan, 17:00etan hasita.

Iraurgi ikastetxeak gabonetako ikuskizuna prestatu du biharko; ikasleek dantza, antzerki eta abesti emanaldiak eskainiko dituzte pilotalekuan, 17:00etan hasita.

Bestetik, ikastetxeak Naroa Larrea eta Ane Etxeberria irakasleak zoriondu ditu; lehenengoak Feguiapa federazioaren XXVII Gabonetako Christmas lehiaketa irabazi du, eta Etxeberria Bilboko Gabonetako Haur Parkeko kartel lehiaketako finalera iritsi da.