'Mujer de canela' liburuaren aurkezpena Urrestillan

Uztarria.eus 2012ko abe. 10a, 19:06

Egile berriez eta autoedizioaz Durango Azokan hitzaldia eman eta biharamunean, joan zen zapatuan, Gaizka Zubizarretak herrikideen aurrean aurkeztu zuen Mujer de canela, bere lehen nobela. Dozenaka lagunek bete zuten Ibaigain jubilatuen egoitza, Zubizarretaren eta aurkezpenean alboan izan zuen Iñaki Zubeldia idazle eta editorearen hitzak entzuteko. Argazkian, Zubizarreta eta Zubeldia, aurkezpena amaituta.