Gaztaina-jana egingo dute bihar Urrestillan

Uztarria.eus 2012ko aza. 30a, 11:57

Aurten bosgarrenez egingo dute gaztaina-jana, eta 19:00etan hasiko da. Eguraldi ona bada, plazan egingo dute eta kaxkarra egingo balu, zumetariopean.

Bihar, zapatua, gaztaina-jana egingo dute, bosgarrenez, Urrestillan, Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak elkarlanean antolatuta.

Gaztaina jana, 19:00etan hasiko da. Eguraldia lagun bada plazan egingo dute, eta eguraldi kaxkarra egingo balu, zumetariopean (eliz atarian). Gaztainak eta janari laguntzeko edaria izango da bertan. Joan nahi dutenek ez dute ezer ordaindu beharko, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, "borondatea uzteko kutxak jarriko dituzte".