Foru Aldundiaren 2013rako aurrekontuak aurkeztu dituzte Sanagustinen

Uztarria.eus 2012ko aza. 29a, 17:57

2012. urteko jardunaren balantzea eta 2013rako prestatu duen aurrekontu proiektuaren berri ematen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia azken asteotan hainbat herritan. Atzo, asteazkena, Azpeitiaren txanda izan zen. Sanagustin kulturgunean izan ziren Martin Garitano Ahaldun Nagusia, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua eta Arantza Ruiz Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendaria. Garitanok 2012an Diputazioak egindakoez hitz egin zuen, eta Errazkin izan zen herrikideei 2013rako aurrekontuen proiektua aurkeztu ziena.

Argazkian, ezkerretik eskubira, Iñaki Errazkin, Marin Garitano eta Arantza Ruiz Larrinaga.