Hizkuntza saioen inguruko bilera izango da gaur, Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus 2012ko aza. 26a, 11:00

Zero eta urtebete arteko haurren gurasoei dago zuzenduta saioa. Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan izango da bilkura; 18:00etan euskaraz eta gazteleraz 18:30ean. 

Zero eta urtebete arteko haurren gurasoei zuzendutako hizkuntza saioen inguruko bilera izango da gaur, astelehena, Iraurgi ikastetxean. 18:00etan euskaraz izango da, eta gazteleraz 18:30ean. Biak Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan izango dira.

Iraurgi ikastetxeak urtebete eta bi urte bitarteko haurren geletan abian jarri zuen hizkuntza saioaren inguruan hitz egingo dute bilkuran. Saio horien nondik norakoez eta horien helburuez jardungo dute, besteak beste, eta haur eskolako umeekin egiten dituzten musika saioez ere arituko direla adierazi dute antolatzaileek.