Azpeitia: burnibiderik gabeko tren geltokia

Juankar Arellano 2012ko aza. 23a, 18:52

Duela urte batzuk (eta ez ditut datuak nahita esango) Urola trena itxi egin zuten erabaki politiko baten ondorioz. Hori bai, museo bat utzi zuten gure memoria historikoa ez ahazteko. Duela aste batzuk, hitzaldi batera gonbidatua izan nintzen, bideo baten ateratzen naizelako nire trenarekiko gaztetako oroimenak kontatzen, eta nire aita bertako langilea zelako ere.

Solasaldia sortu zenean inguratu zen lagun gutxi hartan, harritu ninduen galdera bat luzatu zidatenean: "Ea Azpeitiko jendea minduta dagoen museoarekin, eta nola ikusten duzun biztanleekiko harremana". Nire uste apalean, azpeitiarrok ez dugu tren museoarekin oso hartu-eman egokia: %75ek, esango nuke nik, ez dutela museoa bisitatu, ze nere pertzepzioa kanpoko bisitariak askoz ugariagoak direla da. Horrek ez du esan nahi gorrotoa edo minduta gaudenik, arrotza izatea baino, argudiatu nuen...

Egia da baita ere, trena kendu zenean Elgoibarko bidea egin zutela, eta Zumaiako errepideari aldaketa batzuk egin. Egia da baita ere, zenbait proiektu ere egin direla Azpeitian: bi bariante proposatu ziren bere garaian, beste bide berri bat N1-era... Guzti hauek ez dakit inongo "biabilidade ekonomiko ikerketarik" izan zuten.

Urola trenak, ordea, bai. Bat oso emaitza txarrakin, ez zela biablea, beraz kendu. Beste bat, merkantziak garraiatzeko bai baina pertsonen garraiatzeko ez, eta hau Azpeititik Pasaiako portura gainera. Beste bat orain gauzatua behar zuena... emaitzarik ez. Egoerak horrelakoak dira eta aurrerapausorik ez dugu ematen. Museoan arazoak plazaratu dira, sindikatu batek horrela dio behintzat. Gipuzkoako Diputazioarekin, Kultura sailetik, museoen sarean sartzeko hitzarmena sinatu da. Bideoklipak ere egin dira.

Krisi garaian gaudela ezin dugu ukatu, eta inbertsioak egiteko ausardia behar da. Baina egia da Azpeitiak geltokia baduela, burnibidea falta zaiola. Inbertsioak ez direla egingo, garraio publiko duin baten alde. Trena aldarrikatzea ez zaigu inori okurritzen. Baina errekinak gora, errepideetan ezin artapen egokia egin (dirutza behar delako). Merkantzien garraioa gero eta urrutiago ikusten da (Corrugados-en egoeragatik). Eta Azpeitiak badu tren geltokia.

Badirudi etsi dugula eta museoarekin nahiko dugula, gutxienik trenak ikusiko ditugu; hori bai, turistentzat. Eta gure memoria historikoan zer gelditzen da... Ba Urola trena baporearekin ibiltzen zela. Bai, tristea da, Espainiako erreinuko lehen tren elektriko izatetik, gaizki deitutako 'tren txu-txu' baten gelditu delako, edo topoaren museoa deitzen diotelako (Donostiako lagun batek esan zidanez).

Eta gure aldarria? Isiltasuna...?

Zerbait gaizki egiten ari gara!!!