7 eta 13 urte artekoentzako ikastaro trinkoa egingo dute udal igerilekuan

Uztarria.eus 2012ko urr. 31a, 18:47
Adin guztietarako ikastaroak eskainiko dituzte 2013an udal igerilekuan.

Azaroaren 28tik abenduaren 20ra, hamabost egunekoa izango da eta saioak 18:00etatik 19:00etara egingo dituzte. 2013rako ikastaro eskaintza ere ari dira osatzen Kirol Patronatuan; zazpi hilabeteko haurretatik hasita, adin-tarte guztietarako proposamenak prestatu dituzte.

7 eta 13 urte arteko haurrei zuzendutako igeriketako ikastaro trinkoa antolatu dute udal igerilekuan. Azaroaren 28tik abenduaren 20ra, hamabost egunekoa izango da eta saioak 18:00etatik 19:00etara egingo dituzte. Kirol Patronatuko bazkide direnek 47,56 euro ordaindu beharko dute ikastaroagatik; bazkide ez direnek, berriz, 83,25 euro.

Bestetik, 2013rako ikastaro eskaintza ere ari dira osatzen Kirol Patronatuan; zazpi hilabeteko haurretatik hasita, adin-tarte guztietarako proposamenak prestatu dituzte dagoeneko: zazpi hilabete eta 2 urte arteko haurrentzakoa, 2 eta 4 urte artekoentzakoa, 4 eta 7 urte artekoentzakoa, uztailerako eta abendurako ikastaro trinkoak, helduentzako ikastaroak (10:00etan eta 20:00etan) eta helduentzako teknifikazioa.

Azaroan hasiko den ikastaroaren zein datorren urtekoen gainean informazioa nahi dutenek, 943814121 telefonora dei dezakete.