Antonio Pantín jardunaldiko bost jokalari onenetan

Uztarria.eus 2012ko urr. 30a, 13:42
Antonio Pantínek 26 puntuko balorazioa jaso zuen partida bukaeran.

Iraurgi SBko jokalaria Adecco Ligako hirugarren jardunaldiko bost jokalari onenen barruan sartu dute, Solobasket.com saskibaloiaren inguruko webguneak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak. 

Iraurgi SB eta Joventut Prat-en arteko neurketak garaipenaz gain beste albiste pozgarri bat ere eman dio Iraurgi SBri. Izan ere, Solobasket.com saskibaloiko webguneak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak, bakoitzak bere aldetik, Antonio Pantín Iraurgiko jokalaria Zilarrezko Adecco Ligako hirugarren jardunaldiko bost jokalari onenetan sartu dute.

Pantín uztai azpiko gune barruan jaun eta jabe bihurtu zen Prat Joventut-en kontrako neurketan, eta lortutako zenbakiek horrela erakusten dute: 12 puntu, 15 errebote, asistentzia bat, 3 baloi berreskuratu eta beste horrenbeste txapel jarrita. Guztira, 26 puntuko balorazioarekin bukatu zuen partida Iraurgi SBko galiziar pibotak.