'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketara aurkezteko azken eguna, gaur

Uztarria.eus 2012ko urr. 29a, 11:54

"Landa eremuarekin eta lehen sektorearekin zerikusia duen guztia, alde positiboa edo negatiboa (salaketa argazkia) erakustiz" da argazkiak ateratzeko gaia.

Gaur, astelehena, bukatuko da Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketan parte hartzeko epea. "Landa eremuarekin eta lehen sektorearekin zerikusia duen guztia, alde positiboa edo negatiboa (salaketa argazkia) erakustiz" da argazkiak ateratzeko Azpeitiko eta Azkoitiko Agenda 21ek aukeratutako gaia.

Epaimahaiak azaroaren 7an jakinaraziko du irabazlearen izena, eta sariak abenduaren 1ean banatuko dituzte, Azkoitian.