Hauteskundeetako kartelak kendu izana salatu du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2012ko urr. 18a, 14:32
Kartelak hauteskundeetako egurrezko paneletatik kendu dizkiotela salatu du EAJk.

Jeltzaleen esanetan, horretarako zehaztutako lekuetan jarri zituzten kartelak eta hiru aldiz berritu behar izan dituzte.

Azpeitiko EAJk salatu du datozen igandeko, urriak 21, EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarritako "kartelak kendu dituztela ezezagunek". Jeltzaleen esanetan, horretarako zehaztutako lekuetan jarri zituzten kartelak eta hiru aldiz berritu behar izan dituzte. EAJkoek diotenez, "ekintza horiek egiten ari diren ezezagunek argi eta garbi uzten dute agerian bere jarrera antidemokratikoa, eta karteletan agertzen diren ideiekiko agertzen duten errespetu eza".