Ehunka ikaslek egin du bat grebarekin

Uztarria.eus 2012ko urr. 11a, 14:20

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik (DBH) hasi eta unibertsitate arteko ikasleak greban dira gaur, hilak 11, Euskal Herrirako hezkuntza burujabea aldarrikatzeko eta murrizketen aurka protesta egiteko. Euskal Herrian Ikasle Abertzaleak-ek egin du deialdia, espainiar estatuko Nazioarteko Greba Orokorrarekin bat eginez eta goizean hasi dituzte greba eguneko ekimenak Azpeitian. 10:45ean Esklabetan elkartu dira, eta handik, ikastetxez ikastetxe kontzentrazioak egin dituzte. 12:15ean hasita, elkarretaratze orokorra egin dute plazan, eta ehunka ikasle elkartu dira bertan. Gero, gaztetxean bazkalduko dute eta arratsaldean pankartak egin eta herriko zenbait txokotan jarriko dituzte.